XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lexikoa.Hizkuntza menderatzeko lexikoa modu sistematiko batez lantzea komenigarri da.
Hemen hiru baliabide berezi erabili ditugu honetarako: a) Irakurgaietan hitz zail samarrak izartxo batez seinalatuak doaz eta orrialdearen oinean azaltzen dira hitz horiek bere esanahiarekin.
b) Kinielaren bitartez sinonimoak eta antonimoak lantzen ditugu bereziki.
Urtean zehar 400 bat hitz ezagutuko ditu era honetan.
Ikusi nahi baduzu
d)
Nire hiztegitxoa. Izen honekin haurrak urtean zehar osatu behar duen hiztegia esan nahi da.Irakasle, hau ongi ulertzea garrantzi handikoa da.
Begira: haur bakoitzak eskubiko ertzean alfabetoa duen kuaderno bat erosiko du liburutegian (kuaderno-
Kuaderno honi
Honela urtean zehar 200-300 hitz berri gutxienez landuko ditu eta
Hiztegiaren atal hau lantzeko IRAKASLE ELKARTEak ateratako
Bertan 800 bat adjetibo eta 1.500 bat hitz berezi agertzen dira, esanahi eta guzti (esanahia euskaraz, noski).
Horregatik hiztegi hau apal samarra bada ere, oso baliagarri dela uste dugu hitzen esanahia euskaraz lantzeko.
Ortografia. Atal hau lantzeko hiru baliabide agertzen zaizkigu bereziki:Hizkuntza arte bat ere bada eta arte honek gauza ederrak, politak, atseginak esateko, egiteko eta asmatzeko balio digu.
Atal honetan saiatu gara Olerkia, Bertsoa, Antzerkia eta literatur-sena lantzen eta esnatzen.
Guzti honekin ohartuko zinen hizkuntzaren ikuspegi nahiko zabala eta osatua ematen ahalegindu garela.
Dena dela, liburua erabiltzeko garaian zalantzarik bazenu edo gauzaren batzuk ilun samarrak irudituko balitzaizkizu, IRAKASLE ELKARTEra deitu eta argitasuna eskatu.
Irakasle, ez zaitugu gehiago aspertu nahi.
Beste bi ohartxo bakarrik labur esanak: Zuretzako oharrak, irakaslearentzako oharrak liburu barruan doaz, hizki txikian eta urdinez koloreztatuak.
Badakizu, bada, hau ikusten duzunean zuri zerbait berezia esan nahi dizugula eta ez dela haurrentzat idatzia.
Bestetik ahal den gutxiena idatzi behar da liburuan.
Bakarrik zerbait berezia bertan egiteko esaten denean idatziko dute haurrek liburuan.
Beste lanetarako, ariketak, esaldiak, marrazkiak, diktaketak etab. egiteko kuaderno garbi bat erabiliko dute.